Txingurrien antzera

Txingurrien antzera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txingurrien-antzera/@@download/image/33p36-3.jpg
2012/12/13
berria
Txingurrien antzera
Ibilgailuak ugaritzearekin batera, egundoko auto-ilarak sortu ohi dira munduko hiriburu handietan. Arazo hau konpontzeko asmoz, Ingalaterrako Bristolgo unibertsitateko biologo talde batek txingurri-legionarioaren portaera (Eciton burchelli) ikertu du. Zergatik? Txingurrion joan-etorrietan 200.000 txingurri mugitzen direlako, inongo arazorik sortu gabe. Non dago gakoa? Txingurriak 20 metroko zabalera eta 100 metroko luzera duten ilaretan mugitu ohi dira, denak abiadura berean eta batak bestea aurreratu gabe. Auto gidariak horrela ibiltzeko gai izango al lirateke?