“Txinaurriak, Mikel Laborari ikasitako kantuak” *****

“Txinaurriak, Mikel Laborari ikasitako kantuak” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinaurriak-mikel-laborari-ikasitako-kantuak/@@download/image/txinaurriak.jpg
2011/02/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Askoren Artean
115.zenbakia
Bidasoaldeako Bidehuts plataformak Mikel Laboaren omenezko lan kolektiboa aurkeztu zuen iazko Durangoko Liburu eta Disko Azokan, eta harrera bikaina izan du –binilozko formatua berehala agortu da–. Euskal Herriko 19 taldek eginiko bertsioak biltzen ditu, haietariko asko argitaletxetik gertu daude. Lagun txikien artean egindako lan handia da. Nabarmentzekoak dira Gora Japonen eta Atom Rhumbaren egokitzapenak, omenduaren espiritu ipurterrea dotoreziaz islatzen baitute. Ezin ahaztu, halaber, Gabon Caligularen post-punk erritmo ilunak, eta Willis Drummonden ekarpena.