Txinatarrak saltoka?

Txinatarrak saltoka? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinatarrak-saltoka/@@download/image/24p5-2.jpg
2012/12/13
berria
Behin baino gehiagotan entzungo zenuten Txinako herritar guztiek batera salto egingo balute, Lurra mugitu egingo litzatekeela. Ez da egia, ordea. Txinan 1.200dik gora milioi lagun bizi dira, eta denak, jauzi egin ondoren, une berean lurreratuko balira, kolpea kilotoi erdiko leherketa baten parekoa izango litzateke. Baina arazoak badira. 1.200dik gora milioi gizakiren saltoa koordinatzea izugarri zaila da, eta are zailagoa denak une berean lurreratzea. Baina lortuko balute ere, ez genuke ezer nabarituko, Lurraren masa txinatar guztiena baino milioi bat aldiz handiagoa delako.