Txinatarrak haserre Bjorkekin

Txinatarrak haserre Bjorkekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinatarrak-haserre-bjorkekin/@@download/image/84p22shangai.jpg
2012/12/13
berria
Txinatarrak haserre Bjorkekin
shangain Bjork kantariak otsailan emandako kontzertuak haserre bizian jarri omen ditu txinatarrak. Baita haren jarraitzaile sutsuenak ere. Interneten zabaldutako mezuak ikusi besterik ez dago. Arazoa kontzertuko azken abestiarekin etorri zen. Ordura arte, ikusleak dantzan eta kantuan ibili ziren. Declare Independence kanta iritsi zenean, ordea, Björkek Tibeten aldeko oihuak egin zituen —nahiz eta abestia Danimarkaren menpeko Groenlandia eta Faroe irlei buruzkoa den—. Akabo festa. Kontzertuan ez zen ia protestarik izan, baina gerora, denetarik esan dute Bjorken aurka. Izan ere, txinatar gutxik jartzen omen dute zalantzan Tibeti buruzko gobernuaren politika. Noiz da joatekoa kantari islandiarra Frantziara eta Espainiara?