Txinan zerga jarri diete kondoiei, jaiotza-tasa handitzeko asmoz

Txinan zerga jarri diete kondoiei, jaiotza-tasa handitzeko asmoz Ehuneko hamahiruko igoera izango dute kondoien prezioek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinan-zerga-jarri-diete-kondoiei-jaiotza-tasa-handitzeko-asmoz/@@download/image/pexels-klaus-nielsen-6303707.jpg
2026/01/07

Testua: Maitane Legarreta

Ehuneko hamahiruko igoera izango dute kondoien prezioek.
Txinan zerga jarri diete kondoiei, jaiotza-tasa handitzeko asmoz

Txinako jaiotza-tasarekin kezkatuta daude, eta neurriak hartzen ari da gobernua. Guraso direnen baja egunak handitzeaz gain, haientzako dirulaguntzak ere handitzen ari dira leku askotan. Horri guztiari beste bultzadatxo bat eman nahian edo, zerga berezia jarri diete kondoiei eta bestelako antisorgailuei urtarriletik aurrera. Dirua biltzeko modu bat besterik ez dela uste dute batzuek, baina  jaiotzaren gainbeherarekin zerikusia duelakoan daude beste asko.

2024an kondoei eta antisorgailuei % 13ko zerga jartzeko legea onartu zuten, eta 2026ko urtarriletik aurrera jarri dute martxan. Lehen salbuetsita zeuden, baina hori aldatzea erabaki dute.

Txinan ume bakarra izateko politika jarri zuten martxan 1979an eta 2015era arte egon da indarrean. Orain, berriz, hiru ume izan litekez gehienez.

2024an 9,5 milioi jaiotza izan ziren, 2023an baino zertxobait gehiago, baina maila historikoaren azpitik nabarmen. Ezkontzetan ere jaitsiera izan da, eta inoizko gutxien izan ziren 2024an. Joera horien inguruko zergatiez galdetuta, umeen heziketaren eta zaintzaren kostua eta gazteen diru-sarrera baxuak izango lirateke arrazoi nagusiak adituen ustez.

Kondoien eta antisorgailuen prezioen gorakadak kezka ere sortu du jendartean, abortu gehiago eta mediku-arretan gastu handiagoa eragingo duelakoan. Horretaz gain, sexu bidezko gaixotasunen transmisioak ere gora egin dezake. Etorkizunak erakutsiko du zer ondorio ekarriko dituen.