Txinako blogaria

Txinako blogaria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinako-blogaria/@@download/image/20121255152Shanghai.jpg
2012/12/13
berria
Shangain bizi da Txinako blogaririk ospetsuena, Han Han 30 urteko gaztea. Auto lasterketekin eta liburuak idatziz –lehen eleberria hemeretzi urterekin kaleratu zuen eta hogei milioi ale saldu zituen berehalakoan– lortu ditu jendartearen errekonozimendua eta aberastasuna, eta irakurleen eskaerei erantzunez blog bat sortu zuen 2006an; egun 580 milioi inguru jarraitzaile ditu. Txinako gazteriaren ikur bilakaturik, umorea eta sarkasmoa erabiltzen ditu herrialdeko autoritateak xaxatzeko, beti ere, neurrian; izan ere, 'Sareko poliziak' sarreraren bat edo beste ezabatu badio ere, herrialdeko erregimen zorrotzak ez du oraindik haren aurka egin.