Txinak "The Fight Club" pelikularen amaiera aldatu du

Txinak "The Fight Club" pelikularen amaiera aldatu du Herrialdeko Tencent Video plataformaren finalean lehergailuak afixa batengatik ordezkatzen dira: "Poliziak plan guztiaren berri izan zuen eta kriminalak atxilotu zituen". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinak-the-fight-club-pelikularen-finala-aldatu-du/@@download/image/1643241772_Chuck-Palahniuk-Fight-Club.jpg
2022/01/31

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Herrialdeko Tencent Video plataformaren finalean lehergailuak afixa batengatik ordezkatzen dira: "Poliziak plan guztiaren berri izan zuen eta kriminalak atxilotu zituen".
Txinak "The Fight Club" pelikularen amaiera aldatu du

Txinako Tencent Video streaming plataformak The Fight Club (1997) pelikulako bertsio oso berezia igortzen du, amaiera erabat ezberdinarekin. Bertan eskaintzen den bertsioak 127 minutu irauten ditu, David Fincher-en obra originalak baino 12 minutu gutxiago. Bertsio originalean Edward Norton-ek interpretatutako pertsonaiak bere irudipenetik sortutako alter egoa, Brad Pitt-ek gorpuztua, hiltzen du, 

Jarraian, Nortonek jarritako lehergailuek hainbat eraikin suntsitzen dituzte, bere gizarte modernoaren aurkako plan arrakastatsua burutuz. Tencent Video-ren bertsioan ez dira leherketak jazotzen. Horren ordez kartel bat azaltzen da: "Poliziak plan guztiaren berri izan zuen eta kriminalak atxilotu zituen. Honela bonben leherketa ekidin zen. Tyler psikiatria zentro batera bidalia izan zen tratamendu psikologikoa jasotzeko". 

Pelikulak aldatzea nahiko ohikoa da Txinan. Bertan, agintariek, eta zenbaitetan plataformek edo banatzaileek, euren kabuz gorputz biluziak zentsuratzen dituzte, baita eduki politikoak edo eszena sexualak. Alabaina, eszena oso baten ezabatzea eta amaiera alternatibo bat proposatzea beste kontu bat da: "Zentsura mota berri baten aurrean ote gaude?" galdetzen zuen sareko erabiltzaile batek.