Txinak Ilargian ur erreserba berriak aurkitu ditu

Txinak Ilargian ur erreserba berriak aurkitu ditu Chang'e 5 zundak ur kristalizatua aurkitu du Ilargiko zoruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txinak-ilargian-ur-erreserba-berriak-aurkitu-ditu/@@download/image/Captura de pantalla 2023-03-30 a las 12.59.04.png
2023/04/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Chang'e 5 zundak ur kristalizatua aurkitu du Ilargiko zoruan.
Txinak Ilargian ur erreserba berriak aurkitu ditu

Zientzialari txinatar talde batek ur erreserba berriak aurkitu ditu Ilargian eta aurkikuntzaren berri Nature Geoscience aldizkarian eman dute. 

Sen Hu irakaslea buru duen taldeak Ilargian aurkitutako kristal zatiak urez osatuak daudela baieztatu du. Aurkikuntza honek, beste behin, beste ilargiko misio ugarik baieztatu dutena berretsi du: Ilargian, izotz forman, ura dagoela. Hain da horrela, ia ez dagoela dudarik, gure sateliteak bere gainazalean ura du. 

Ilargiko urak komunitate zientifikoaren interesa pizten du, etorkizuneko espazio esplorazioetan erabiltzeko asmotan baitira. Gainera, uste dute oraindik aurkitu gabeko ur erreserba gehiago badagoela Ilargian. 

Chang'e 5 zundak bildutako kristalak -2020an ilargiratu zen- largiaren laginek erakutsi dute konposaketa kimiko homogeneoak dituela eta gainazal laua. Ur hau, uste da, eguzki-ekaitzek ekarria izan dela.