Txinak ez baitu aurpegi bakarra

Txinan 1.300.000 lagun bizi dira. Haietatik, 1.200.000 Han etniakoak dira. Gainerakoak 50etik gora etniatan banatuta daude. Etnia horiek gutxiengoak dira, nahiz eta haietako batzuek milioika kide dituzten. Josu Gaintza argazkilari bilbotarra Txinako hego ekialdeko Guizhou eta Guangxi eskualdeetan ibili da, eta etnia horiek ezagutu ditu.

Zazpi milioi eta erdi lagun dira Txinan. Beste herri batzuk bezala, iparraldeko Han etniakoak hegoaldera joaten eta haien lurrak hartzen hasi zirenean, alde egin behar izan zuten. Gaur egun, gehienak Txinako hego ekialdian bizi dira, baina Indotxinan eta beste leku batzuetan ere badira. Historian, behin baino gehiagotan matxinatu izan dira handarren aurka, eta horregatik jazarri izan dituzte. Haien jantzietan, garrantzia handia ematen diete loreei.

Bi milioi pasa lagun. Yaotarrek ametsak ulertzeko oso sistema zaila dute. Negar egitearekin amets eginez gero, zoriontasun bolada bat datorrela seinale da haientzat. Eta gurasoekin eginez gero, euria gertu dagoela. Yao etniaren adar batekoek, Txasan Yaokoek, nahiko ikuspuntu irekia dute sexuaz. Ezkontzaz kanpoko sexu harremanak izan ditzakete, eta harreman horietan seme-alabak izanez gero, besteen pare egoten dira haiek. Dibortzioa ere badago, eta pertsona bat laupabost alditan ezkontzea gauza arrunta izaten da. Yaotarrek gorri koloreko arropa jantzi ohi dute, eta bereziki zaintzen dute orrazkera.

Hiru milioi lagun dira. Kantuak izugarrizko garrantzia du haien bizimoduan. Abesti ugari dituzte, eta mota askotakoak: haurrentzako abestiak, erlijiosoak, kondairei buruzkoak... Haien kultur tradizioa kantuaren bidez transmititu dute belaunaldiz belaunaldi. Neska mutilek ere kantua erabiltzen dute ligatzeko: elkarri kantuan gaupasa egiteko gai dira eta! Garrantzi horren seinale, dongtarren ondorengo atsotitza: Gorputzak jana behar du, bihotzak kantua behar du. Janzkerari dagokionez, zimurtutako jantziak erabiltzen dituzte.
Josuk esan digunez, oso ondo hartu zituzten Txinako herri guztietan. Dongtarren herri honetan, harrera ekitaldi berezia egin zieten, kantuan eta dantzan; oso gutxitan egiten dituzte mota horretako ospakizunak. Bertakoekiko harremana izugarri gustatu zitzaion. Haiek ere jakinmin handia zuten gurekin. Zuri koloreko pertsona bat bertatik bertara sekula ikusi gabeak baitziren haietako asko. Txinako estatuaren eragina txikia da inguru honetan, betiko ohiturei eusten jakin dute, eta turismoaren arrastorik ere ez dago: Lasai eta kontsumismotik urrun bizi dira han, dio Josuk.
Miao etnia

Yao etnia

Dong etnia

Harrera beroa