Txinak, basamortu baten erdian, munduko baso artifizialik handiena sortu du

Saihanba deitutako parke nazionala ehiza gunea zen antzinako monarkiarentzat. 9.333 kilometro karratuko gainazalarekin, egun Saihanba munduko baso artifizialik handiena da, Txinako iparraldean kokatua. Mirakuru bat da askorentzat, jasan duen eraldaketa dela eta. Lur antzu batean baso ikaragarri bat hazi da hiru belaunaldietako txinatarren ahalegin eta lanari esker.
Orain dela 400 urte atzera, Saihanbak baso baliabide eta bioaniztasun ugari biltzen zituen bere baitan. Alabaina, deforestazio eta gerra etengabeek basamortu bilakatu zuten Qing dinastiaren (1644-1911) amaierarako.
Baso-hesia desagertu zenean area-ekaitzak maiztasun handiagoz sortzen ziren. Beijing mehatxatzen zuten ekaitz hauek geratzeko, Txinak, 1962. urtean basamortua berriz ere baso bilakatzea erabaki zuen.
Hiru belaunaldiren ahaleginaren ostean, Sainhaba leheneratua izan da eta berriz ere, paradisu berdea da. Urtero 137 milioi metro kubiko ur garbitzeko gaitasuna du eta 747.000 tona karbono dioxido biltegiratzen ditu 545.000 tona oxigeno askatuz.
Saihanba landare eta animalientzako ingurumen ezin egokiagoa ere bada. Bertan ornodun 261 espezi basati bizi dira, 32 arrain espezie, 660 intsektu espezie, 179 makro-onddo espezie eta 625 landare espezie. Horien artean, babestutako 47 animalia espezie daude eta babestutako 9 landare espezie.
Egun, herrialdeak, adibide hau jarraitu nahi du beste hainbat gunetan. Izan ere, Txina, CO2aren igorpenean lehen postuan dagoen herrialdea da. Honi buelta eman nahi dio basoak artifizialak sortuz.