Tximu-eme lesbianak

Tximu-eme lesbianak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximueme-lesbianak/@@download/image/33p36-2.jpg
2012/12/13
berria
Tximu-eme lesbianak
Munduko gainontzeko tximu-emeen antzera, Japoniako Arashiyama mendiko makako-emeak sexuaz baliatzen dira ugaltzeko. Hala ere, gozatzeko eta estatus soziala izateko ere aritzen dira sexu kontuetan, eta askotan beste eme batzuekin izaten dituzte harremanak. Izan ere, lesbianismoa oso hedaturik dago makako-emeen artean. Gainera, eme bat beste eme batekin maiteminduz gero, bikotekideari eutsi ahal izateko, arrekin borrokatuko da.