Tximitxak, aspaldi gure artean

Etxeetan azaltzen zaizkigun tximitxak antzinatik ditugu gure artean. Tximitxen artean ordezkaririk zaharrena, Cimex lectularius, Tutankhamon-en garaikoa dugu, K.a. 1350-1323 urte ingurukoa. Animalia hau, lehenengoz, Egipto zaharreko langile herrixka batean aurkitu zuten. Antza, egunez altzairuen artean ezkutatzen zen eta gauez gizakien odola xurgatzen zuen. Gaixotasun ugari kutsatzen zituen tximitxak, B hepatitisa tartean.