Tximinoek, estresa uxatzeko, iturri termalak erabiltzen dituzte

Tximinoek, estresa uxatzeko, iturri termalak erabiltzen dituzte Argazkilari batek momentu hauek jaso ditu argazki ezin samurragoetan. Ez gara uste dugun bezain originalak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximinoek-estresa-uxatzeko-iturri-termalak-erabiltzen-dituzte/@@download/image/AXYLATDH2NAL5LC42R3OCNBP6M.jpg
2022/03/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkilari batek momentu hauek jaso ditu argazki ezin samurragoetan. Ez gara uste dugun bezain originalak.
Tximinoek, estresa uxatzeko, iturri termalak erabiltzen dituzte

Dirudienez, estresa uxatzeko ur berotan murgiltzea ez da gizakion plazera soilik. Japonian, elurretako tximinoak elurrez gainezka dauden bide luzeak ibiltzen dituzte iturri termaletara iritsi, bertako beroan murgildu eta erlaxatzeko. Ben Torode argazkilariak egindako argazki bikainetan primateak azaltzen dira plazer momentu horretaz gozatzen. 

Fauna basatiaren argazkilaria da Torode, baina bere bisitatzeko lekurik gustukoena tximinoen parkea den Jigokundani da, Japonian. Arrazoia sinplea da, bertan elurretako tximu japoniarrak egoera harrigarrietan aurkitzeko aukera dago. 

Elurretako tximino japoniarrak elur guneetan bizi dira urteko aldi gehiena, Japonia iparraldean, non tenperaturak oso hotzak diren. Muturreko tenperaturengatik primate gutxi ausartzen dira bertan bizitzera, eta horregatik dira hain bereziak elur tximinoak. Hotza beste inongo primatek ez bezala jasateko gai dira eta bakarrak dira, gizakiaz gain, euren estresa uxatzeko iturri termalak erabiltzen dituztenak. 

Hain da horrela, tximu hauek, bide luzea egin ondoren, korrika joaten dira iturri termaletarantz. Ura 40 gradu ingurura dago eta bertan babesten dira hotzetik. Ikerketek erakutsi dute ura berotzeko erabiltzeaz gain, estresa uxatzeko ere erabiltzen dutela. 

Uretan igerian behatu daitezke, jolasten edo batak bestea apaintzen. Azken jarduera hau da Torode argazkilarientzat gustukoena argazkiak egiterako garaian, euren arteko sozializazioa estimatu bailiteke. 

"Tximino hauei argazkiak ateratzen zabiltzan bitartean ez dituzu denbora luzez aurrez aurre begiratu behar, agresio seinalea baita eurentzat. Lenteak, ordea, ez zaizkie horrenbeste axola. Gazteak, berriz, jakinmin gehiago azaltzen dute, baita gizakienganako ere", komentatu du Torode-k bere esperientziari buruz. 

Dena
den, irudiak hitzak baino esanguratsuagoak izan ohi dira, eta horrela da oraingo honetan ere. Beraz, erlaxatu eta gozatu argazki eder hauetaz.