Tximinoek ba al dute copyright eskubiderik?

Tximinoek ba al dute copyright eskubiderik? Duela urte batzuk biralak bihurtu ziren Naruto tximinoak bere buruari ateratako argazkiak; orain, epaitegi batek ebatzi du ez duela argazki horien gaineko eskubiderik. Ados al zaudete? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximinoek-ba-al-dute-copyright-eskubiderik/@@download/image/Mono-Naruto-3-990x660.jpg
2018/04/25
albiste-laburra
Duela urte batzuk biralak bihurtu ziren Naruto tximinoak bere buruari ateratako argazkiak; orain, epaitegi batek ebatzi du ez duela argazki horien gaineko eskubiderik. Ados al zaudete?
Tximinoek ba al dute copyright eskubiderik?

Naruto tximinoak ez du bere selfiek eragindako etekinetatik ezer jasoko. Hala erabaki du Kaliforniako epaitegi batek; PETA animalien eskubideen aldeko taldeak jarri zuen helegitea, tximinoak bere buruari ateratako argazkiak biralak bihurtu ondoren, baina epaileek argazki kameraren jabe den David Slater argazkilariari eman dio arrazoia.

 

 

Slaterrek 2011an izan zuen ideia bitxia; argazki kamera utzi zien tximinoei, eta Narutok bere burua erretratatu zuen, munduari buelta emango zion selfie ezaguna ateraz. Ondoren, argazkiak Wildlife Personalitiesen eta Blurb editorialeko argitalpenetan erabili zituzten. 

 

Epaitegiak ez dio arrazoia eman Narutori, baina erabakia ez da definitiboa oraindik; eta zuek, zer uste duzue? Narutok eskubidea al du bere argazkiek sortutako etekina jasotzeko?