Tximino aberatsak

Hil berri den 83 urteko emakume danimarkar batek ia 11 milioi pezeta/ 440.000 libera (66.000 euro) utzi dizkie Kopenhageko zoologikoko tximinoei. Dirudienez, duela zenbait urte hildako bere senarrak asko maite zituen zoologikoko tximinoak eta horrexegatik alargunak dirutza hori eman die. Ez dago oso garbi tximinoek zertan gastatuko duten dirua.