Tximinian harrapatuta

Tximinian harrapatuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tximinian-harrapatuta/@@download/image/31p5-1.jpg
2012/12/13
berria
Tximinian harrapatuta
Pub bateko tximinian sei orduz harrapaturik egondako gizon bat askatu dute Erresuma Batuko Newcastle hiriko suhiltzaileek. Gizonak esandakoaren arabera, tximiniatik atera ezinik zegoen katua laguntzeko sartu zen bertan. Hala ere, poliziak salaketa jarri dio lapurretan aritzeagatik. Ez dakigu gizona epaituko duten ala ez, baina ziur gaude nahikoa zigor gogorra jaso duela. Izan ere, suhiltzaileek azaldutakoaren arabera, tximiniatik ateratzen saiatu zenean, bertako hormekin kolpatu eta aieneka ibili zen.