Txilek historia egin du konstituzio berri bat onartuz

Txilek historia egin du konstituzio berri bat onartuz Txileren gehiengoak egungo konstituzioarekin bukatzearen alde bozkatu du. Konstituzio hau diktaduraren oinordekoa zen. Konstituzio berria berdintasunean oinarritua egotea da asmoa, demokrazia eta berme sozialak ziurtatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txilek-historia-egin-du-konstituzio-berri-bat-onartuz/@@download/image/1089338295_0-62-2048-1169_1000x541_80_0_0_0dd207aa64931fd776d8d337d1f39a1a.jpg
2020/10/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Txileren gehiengoak egungo konstituzioarekin bukatzearen alde bozkatu du. Konstituzio hau diktaduraren oinordekoa zen. Konstituzio berria berdintasunean oinarritua egotea da asmoa, demokrazia eta berme sozialak ziurtatuz.
Txilek historia egin du konstituzio berri bat onartuz

Aste honetan bertan indarrean zegoen konstituzioarekin amaitzea erabaki du Txilek. Hiritarrek argi eta garbi aldaketaren alde egin dute. Konstituzio berri bat idaztearen aldekoek irabazi dute bozken %78arekin. Hau litzateke, modu demokratikoan, konstituzioa aldatzen den lehen aldia. 

Egun indarrean dagoena Augusto Pinochet-en diktadurapean sortua izan zen eta ondoren egin zaizkion aldaketen ez dute Txilen demokrazia ekarri askoren ustez. Honela, konstituzio berri hau berdintasunean oinarrituko den munduko lehen konstituzioa litzateke. Konstituzio berria 155 hiritarrez osatutako konbentzio batek idatziko du. Hiritar hauek bozka popular bidez aukeratuak izango dira eta gizon eta emakume kopuru berdinez osatua egongo da. Honela datorren urtean Txiletarrek berriz ere bozka eman beharko dute konbentzioko kideak aukeratzeko. 

Ondoren, pertsona talde horrek urtebete izango du konstituzio berria idazteko. Azkenik, 2022an berriz ere hautetsontzietara joan beharko dute hiritarrek testua onartzen duten ala ez bozkatzera, edo aldaketak behar ote dituen ala ez erabakitzera. Onartuko balitz, diktaduran zehar sortutako dokumentua indargabetua geratuko da berehala. Alta, oraindik ez bada sortu ere konstituzio parekide hori, Txilek hasi duen prozesua jada historikoa da.