Txikitako marrazki mitikoen euskarazko abestiak!

Txikitako marrazki mitikoen euskarazko abestiak! Abesti guztiak hitzez hitz ezagutzen dituzu -goazen lagunok amets betean!- . Burura etortzen zaizkizun bakoitzean, oilo ipurdia jartzen zaizu eta nostalgiaren sentsazio erraldoi baten menpe geratzen zara.  Son Gokuren buztana imitatu nahian, bainu-bataren gerrikoa lotu eta Kame hame ha oihukatzen zenuen txikitan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txikitako-marrazki-mitikoen-euskarazko-abestiak/@@download/image/Alt_-.png
2018/09/04
Abesti guztiak hitzez hitz ezagutzen dituzu -goazen lagunok amets betean!- . Burura etortzen zaizkizun bakoitzean, oilo ipurdia jartzen zaizu eta nostalgiaren sentsazio erraldoi baten menpe geratzen zara.  Son Gokuren buztana imitatu nahian, bainu-bataren gerrikoa lotu eta Kame hame ha oihukatzen zenuen txikitan.
Txikitako marrazki mitikoen euskarazko abestiak!

Kanta hau entzuten zenuen bakoitzean, bi arrazoiengatik haserretzen zinen: zure telesail gustukoenaren atala -Dragoi bola jakina!- amaierara iristen zelako, eta oherako bidea hartu behar zenuelako hurrengo egunean ikastolara joateko.


Entzuten edo ikusten dituzunean sekulako oroitzapen pila etortzen zaizkizu burura. Arrazoi hauek eta beste askorengatik eta batez ere asteartea apur bat alaitzeko, gure txikitako marrazki mitikoen euskarazko abesti eta bideoen zerrenda osatzea pentsatu dugu. Eskura izan mukizapiak malkoak lehortzeko eta  prestatu  gure burmuinetan txertatu zizkiguten kanta hauekin iraganera bidaia mental bat egiteko.