Txetxeniak kantu oso motelak eta oso azkarrak debekatu ditu!

Txetxeniak kantu oso motelak eta oso azkarrak debekatu ditu! Debeku hau dela eta, Taylor Swift edo Britney Spears artisten zenbait abesti entzutea delitua izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txetxeniak-kantu-oso-motelak-edo-oso-azkarrak-debekatu-ditu/@@download/image/taylor-swift-6.jpg
2024/04/18
Debeku hau dela eta, Taylor Swift edo Britney Spears artisten zenbait abesti entzutea delitua izango da.
Txetxeniak kantu oso motelak eta oso azkarrak debekatu ditu!

Txetxeniak iragarri duenez, minutuko 80tik 116era bitarteko taupaden (BPM) muga, gainetik edo azpitik, igarotzen duten lan “musikal eta koreografikoak” debekatuta daude.

Erabakia Musa Dadayev kultura ministroak jakinarazi du. Neurri honen helburua “biztanleria, erritmo txetxeniarren zentzura eta pentsamoldera egokitzea” omen da.

The Guardian hedabideak aditzera eman duenez, Dadayev-ek baieztatu du “beste herrialdeen kultura musikala mailegatzea onartezina dela”.

“Gure herriari eta gure seme-alaben etorkizunari herri txetxeniarraren ondare kulturala eskaini behar diogu. Txetxeniarren bizitzaren alderdi guztiak barne hartzen ditu honek, bai arau moral eta etikoak ere”.

Debekuak milaka genero musikali eragiten die: teknoari, dupstep-ari… erritmo azkarrak baitituzte, baina baita pop eta elektronikako zenbait abestiri ere. Debekatutako abestien adibide batzuk, --motelegiak izateagatik--, hauek dira: AmyWinehouse-en Rehab, John Lennon-en Imagine, eta Whitney Houston-en I Will Always Love You.

Abesti azkarrenen adibideen artean, berriz, Taylor Swift-en Cruel Summer, Britney Spears-en Toxic eta Nirvana-ren SmellsLike Teen Spirit daude.

Aldiz, arrakasta izan duten hainbat abestik baldintzak betetzen dituzte, adibidez Bee Gees-en Stayinalive, Beyonce-renTexas Hold edo Led Zeppelin-en Stairway to Heaven.