Txertoen "Apartheid"-a; palestinarrak txertorik gabe utzi ditu Israelek

Txertoen "Apartheid"-a; palestinarrak txertorik gabe utzi ditu Israelek Israel da munduan COVID-19aren aurkako txerto gehien eskuratu dituen herrialdea, baina Gazako mugako palestinarrek ez dute dosirik jaso orain arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txertoen-apartheid-a-palestinarrak-txertorik-gabe-utzi-ditu-israelek/@@download/image/_116662206_gettyimages-1230544431.jpg
2021/02/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Israel da munduan COVID-19aren aurkako txerto gehien eskuratu dituen herrialdea, baina Gazako mugako palestinarrek ez dute dosirik jaso orain arte.
Txertoen "Apartheid"-a; palestinarrak txertorik gabe utzi ditu Israelek

Koronabirusaren aurka munduan txerto gehien erosi eta jarri dituen herrialdea da Israel, eta dagoeneko bere herritarren %33 immunizatu ditu (3 milioi lagunek jaso dituzte dagoeneko txertoaren 2 dosiak), baina estatistika horietan guztiz baztertu dituzte herrialde okupatuetako palestinarrak. Apartheid jarrera horren aurrean nazioarteko eragileek protesta egin dute, eta azkenik Nazio Batuen Erakundeak berak ere arreta deitu dio Israeli. Gauzak horrela, herrialdeko agintariek adierazi dute 5.000 dosi banatuko dituztela osasun langile palestinarrentzat.

Palestinako Aginte Nazionalak adierazi duenez, oraingoz soilik 2.000 dosi jaso dituzte; Israelek promestutako 5.000 dosi horiekin Gazako mugako 2.500 osasun langile immunizatuko lituzkete. Promestutako txertoak Pfizer-BioNTec ekoiztetxekoak lirateke. Bestalde, Palestinako Aginte Nazionalak Osasunaren doako txertoak jasoko ditu Mundu Erakundearen COVAX mekanismoaren bitartez, 50.000 dosi inguru 5 milioi lagun dituen herrialdearentzat.

Palestinako Aginte Nazionaleko Kanpo ministro Riad al Malkik Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluan gogorarazi duen moduan, bi herrialdeen mugen arteko nazioarteko legeen arabera Israelek COVID-19aren aurkako txertoak banatu behar ditu lur eremu horietan.