Txertoak zakarretara

Txertoak zakarretara https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txertoak-zakarretara/@@download/image/2010931162gripe_bakuna.jpg
2012/12/13
berria
583.000 dosi erosi zituzten joan den urtean Hego Euskal Herrian A/ H1N1a gripeari aurre egiteko. Baina gutxi gorabehera erositako txerto dosien heren bat baino ez dute erabili. Urtebeteren buruan, Osasunerako Munduko Erakundeak gripe mota horren arrisku maila jaitsi du, alarma pandemikotik atera gara, alegia, eta kontrakoa iragarri bazuten ere, ohiko gripearen ondorioz baino jende gutxiago zendu da A gripearen erruz.