Txerrietan giza giltzurrunak hazi dituzte lehenengo aldiz zientzialariek

Esperimentua 28 egunetara geratu egin zuten, giltzurrunak guztiz garatuak egon baino lehen. Egiturari dagokionez, zientzialarien arabera, ohiko giza giltzurrunen itxura zuten eta maskurira tutuak garatzen ari ziren. Zientzialariek espero dute etorkizunean txerrietan giza giltzurrunak hazi ahal izatea. "Aurkitu dugunaren arabera, txerriaren enbrioian kabi bat sortzen du, giza zelulak naturalki sartzen dira espazio hauetan", esan du Zhen Dai zientzialariak, ikerketaren buruak.
Txerriak anatomikoki gizakien oso antzekoak dira eta horregatik aukeratu dute esperimenturako animalia hau. Aurretik egindako saiakerek, ordea, ez zuten emaitza onik eskuratu, txerriak giza zelulak gainditzeko joera baitu. Arazo hau konpontzeko, zientzialariek giza zelulak genetikoki aldatu dituzte, zelularen heriotza naturala ekiditeko txerrian sartzerakoan.
Dusko Ilic, zientzia zelularrena aditua den irakasleak adierazi du lan hau "aitzindaria" dela, baina ohartarazi du oraindik gainditu beharreko oztopoak daudela. Adibidez, esperimentuetan zenbait giza zelulek txerrien garunera edo orno muinera migratu zuten eta horrek arazo etikoak sortuko lituzke, animalia hauek giza kontzientziaren antzeko zerbait garatu bailezakete. Bestalde, animalien eskubideak daude. Txerriak inkubatzaile moduan erabiliko lirateke giza organuak sortzeko. Zientzialari talde honek onartzen du erronka asko daudela oraindik argitzeko.