Txerriek musikaren aurrean emozionalki erreakzionatzen dute, gizakiok bezala

Txerriek musikaren aurrean emozionalki erreakzionatzen dute, gizakiok bezala Ikerketa berri batek frogatu du txerriek emozio gama askotarikoa dutela. gizakien oso antzekoa gainera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txerriek-musikaren-aurrean-emozionalki-erreakzionatzen-dute-gizakiok-bezala/@@download/image/C6Wc0EFVUAAs237.jpeg
2022/04/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikerketa berri batek frogatu du txerriek emozio gama askotarikoa dutela. gizakien oso antzekoa gainera.
Txerriek musikaren aurrean emozionalki erreakzionatzen dute, gizakiok bezala

Bernando de Jesus Rodriguez albaitaria eta musikaria da Kolonbiako Antioquia Unibertsitatean. Bertan, hamasei pieza kontsonante eta disonante konposatu ditu. Gizakiok musika kontsonantea atsegin moduan hautematen dugu, aldiz, disonantea deserosoa suertatzen zaigu. Rodriguez buru zuen ikertzaile taldeak pieza horiek 12 txerriri jarri zizkien bozgorailu batzuen bitartez. Pieza bakoitzak 3-5 minutu irauten zuen eta modu aleatorioan igortzen zen, pieza bakoitzaren artean 3 minutuko isilaldiekin. 

Txerrien gorputz komunikazioa 20 parametro emozional kontuan harturik puntuatu zen. Honela, animaliaren jokabidea behatu zen bere gogo aldartea behartu ahal izateko. Ikerlariek ikusi zutenaren arabera, txerriek emozio positiboak esperimentatzen dituzte musika kontsonantearekin. Aldiz, musika disonanteak emozio negatiboak eragiten dizkie. 

Ikerketaren beste buruetako bat Maria Camila Ceballos zientzialaria da, animalien ongizatean espezializatua Calgary-ko (Kanada) Unibertsitatean. Adierazi du ikerketa hau burutzea erabaki zutela animaliak oso izaki azkar eta sozialak direlako eta abeltegi industrialetan abusu larriak pairatzen dituztelako, euren ongizatea ukatuz. 

Berriki burutu den beste ikerketa batek ezagutzera eman du, txerriak, egoera positibo eta negatiboen aurrean soinu mota ezberdinak igortzen dituztela, frogatuz, beste behin, gizakien antzeko emozioak dituztela animalia hauek. Bi ikerketek argi eskatu dute abeltegi industrialetako baldintzak hobetzeko.