Txerri erraldoiak, txinatarren haragi eskaria asetzeko

Txerri erraldoiak, txinatarren haragi eskaria asetzeko Herrialdeak urtean 10 milioi tonako haragi eskariari aurre egin behar dio, eta konponbidea topatu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txerri-erraldoiak-txinatarren-haragi-eskaria-asetzeko/@@download/image/https---s3-ap-northeast-1.amazonaws.com-psh-ex-ftnikkei-3937bb4-images-4-3-6-2-16392634-5-eng-GB-RTR4WM8J.jpg
2019/10/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Herrialdeak urtean 10 milioi tonako haragi eskariari aurre egin behar dio, eta konponbidea topatu du.
Txerri erraldoiak, txinatarren haragi eskaria asetzeko

Netflix-en Okja filmak barruak nahasi zizkigun, eta orain, errealitate bihurtzen hasi da; haragi kontsumoa nabarmen hazi da azken urteetan, eta eskaria asetzeko eskaintza nahikorik ez da. Hala, Txinan izugarri igo da txerri haragiaren prezioa. Arrazoia? Alde batetik, eskariaren etengabeko igoera, eta bestetik, azken hilabeteetan herrialdeko txerrien %50 akatu duen izurria. Bi faktore horiek prezioa hastindu dute, %70 igoz. Aldiz, abeltzainek ez dituzte txerri berriak erosi nahi, izurriaren beldur direlako. Konponbidea? Oraindik bizirik dauden txerriak errekorrak hausteko moduan loditzea. Eta lortu dute.


'Okja' filma.

Hala, txerri horien gehienezko pisua 110 kilo ziren orain arte, eta hemendik aurrera, 140 kilotara iritsi daitezen saiatuko dira. Horrek irabaziak %30 handituko ditu, izurriak eragindako galerak nolabait konpentsatuz. Baina abeltzain batzuek muga guztiak gainditu dituzte.

Bloomberg News-ek aditzera eman duenez, hegoaldean hartz zurien pisu bereko txerriak hezi dituzte, 500 kiloak gaindituz. Hiltzeko unean, txerri horietako bakoitzak 1.300 dolarreko prezioa izan dezake, zonaldeko soldaten bataz-bestekoa hirukoiztuz.