Txernobylgo bizilagun ahaztuak: txakurrak

Txernobylgo bizilagun ahaztuak: txakurrak Desastre nuklearra gertatu zenean, Txernobylgo biztanleak beren lau hankatako lagunak atzean uztera behartu zituzten; horrela bizi dira orain. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txernobylgo-bizilagun-ahaztuak-txakurrak/@@download/image/1517928313_archive_1_Clean_Futures_Fund_Chernobyl_7701d9a8_e368_467d_8086_99e92c78e6e2_PC.jpg
2018/02/14
berria
Desastre nuklearra gertatu zenean, Txernobylgo biztanleak beren lau hankatako lagunak atzean uztera behartu zituzten; horrela bizi dira orain.
Txernobylgo bizilagun ahaztuak: txakurrak

Txernobyl aipatzerakoan paisaia apokaliptikotiko bat datorkigu burura, baina azken urteetan bizia bueltatu da ingurura; Gaur egun, 3.500 lagunek lan egiten dute inguruan, eta animali zein landarez beteta dago. Dena den, badira handik sekula aldendu ez diren bizilagun ahaztu batzuk; txakurrak.

 

Istorio tristea dute Txernobylgo txakurrek; istripu nuklearra gertatu zenean, bertako biztanleak txakurrak atzean uztera behartu zituzten. Irudia latza izan zen; jendez betetako autobusak ziztu bizian, atzetik ehunka txakur korrika jarraitzen zituztelarik, zer gertatzen zen eta zergatik abandonatzen zituzten ulertu gabe. Asko eta asko tiroz hil zituzten.

 

Bizirik ateratako txakur talde bat Txernobylen gelditu zen, eta pixkanaka, aurrera ateratzeko gai izan dira; orain, bertako langileak bere familia bihurtu dira. Askok janaria ematen diete, eta negua iristean, kumeak babesten dituzte.

 

 

Clean Futures Fund GKEa txakur hauei laguntzeko lan egiten du, eta beren kalkuluen arabera, 250 txakur bizi dira gune nuklearraren inguruan, 225 hirian, eta ehunka segurtasun kontroletan eta inguruetan. Pixkanaka, gune nuklearrera gerturatzen joan dira, goseak hotzak eta otsoen mehatxuak behartuta.

 

Lagundu nahi duzu? Egin klik irudian!