Txartel horia gure hizkuntzan aritzeagatik

Txartel horia gure hizkuntzan aritzeagatik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txartel-horia-gure-hizkuntzan-aritzeagatik/@@download/image/48p22-2.jpg
2012/12/13
berria
Txartel horia gure hizkuntzan aritzeagatik
Jessica Martinez Perez arbitroak txartel horia erakutsi zion Aritz Zearra Gernikako kadete futbol taldeko jokalariari euskaraz mintzatu zitzaiolako. Pasarte hori 1998ko urtarrilaren 20an gertatu zen, eta arbitroak argibideok eman zituen: "Euskaraz mintzatu zait, nahiz eta nik, aldez aurretik, euskaraz ez hitz egiteko eskatu diodan".