Txartel gorria maskotari

Ingalaterrako futbol ligan, Reading eta Newcastle taldeen arteko partidan, epaileak etxeko taldearen maskota kanporatu egin zuen zelai ondotik. Epaileak jakinarazi zuenez, arreta galarazten zion elastiko txuriurdinez jantzitako lehoi erraldoiak. Kingsley izeneko lehoiak harmailetik jarraitu zuen partida, eta bere zorionerako, Reading-ek irabazi zuen.