Txartel gorria loritoari

Txartel gorria loritoari https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txartel-gorria-loritoari/@@download/image/lorito.jpg
2012/12/13
berria
Txartel gorria loritoari
Erresuma Batuko Hertfordshire futbol zelaian gertatu zen, Rangers eta Hatfield Town taldeen arteko partida batean: arbitroak, jabearekin batera harmailetan zegoen lorito bat estadiotik kanporatzeko agindua eman zuen. Dirudienez, arbitroak txistua jotzen zuen bakoitzean, loritoak imintzioa egiten zuen. Horrek hainbat eragozpen sortu zizkien, bai jokalariei eta baita jokozainari ere. Azkenean, jabeak eta maskotak, estadioa utzi behar izan zuten txartel gorria jasota.