Txarriboda Bilbon

Txarriboda Bilbon https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/09/08
albiste-laburra
Txarriboda Bilbon
Javier Rebollo eta Alvar Gordejuela zuzendariek amaitu dute Txarriboda filmaren errodajea. Sei astez Bilbo eta inguruetan izan dira lanean, eta orain  postprodukzioan ari dira buru-belarri, filma urtea amaitu aurretik estreinatu asmoz. Filmak hainbat emakumeren hilketen ikerketa izango du ardatz, eta Bearan komisarioa eta Igartua ofiziala izango ditu protagonista, Itziar Atienza eta Patxo Telleria hurrenez hurren. Mikel Losada, Aitziber Garmendia edota Ramon Agirre ere tartean dira.