Txarrena itzuli da, Enrique Villarreal 'El Drogas'en proiektu paraleloa

Ia bi hamarkadako isilunearen ostean, Txantreako (Iruñea) abeslariaren beste taldeak, Txarrenak, 'Azulejo Frio' disko berria aurkeztuko du otsailaren 8an.
Txantreako abeslariak bizitza erdia darama Barricada taldeari lotuta. Ez dio, hargatik, paraleloki beste proiektu batzuk abiatzeari uko egin. Txarrena banda 1992an sortu zen izen homonimoko diskoa aurkeztuta. Abentura honetan Drogasek bidelagun ditu La Lengua de Trapo taldeko Flako Trigenio baxua eta Txus Maravi gitarra, eta Komako Brigi Duque bateria.
Martxoaren 4an zuzenean joko dute Atarrabiako Totem aretoan, hilabete bereko 11n Bilboko Kafe Antzokian, eta 18an Gasteizko Jimmy Jazz Aretoan.
Drogasek berak argitu duenez, Barricadak atsedenaldi tarte bat hartuko du zazpi urtez La tierra esta sorda lana prestatzen eta zabaltzen buru belarri aritu ostean. Jende desberdinarekin elkartzea gustatzen zaiola dio, eszenatoki gainean jarraitu ahal izateko rock & rollaren bazterrak nahasten. "Txarrena horretarako aitzakia da", dio.
Antza, orain dela bi urte elkartu ziren berriz ere Txarrenakoak, "lokalean saltseatzera". Zuzenekoren bat edo beste egin zuten tarte horretan, eta grabatzeko une egokia zela ikusi zuten: "Azaroan egin genuen, Barricada atseden hartzekotan zegoelako. Hala ere, Komak martxoan kaleratuko du disko berria, hori da talde desberdinetako jendea biltzen duten tankera honetako proiektuek duten arazoa ".
Datorren otsailaren 8an Txarrenakoek aurkeztuko duten Azulejo Frio diskoak bandaren lehenengo lanarekin antza du jorratutako gaiei dagokionean. "Orain dela 18 urte gaueko bizipenak kontatzen genituen. Orain, gaueko bizipen mentalak dira protagonista, insomnioaren ondoriozko egoerak".