Txanponaren bi aldeak

Txanponaren bi aldeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txanponaren-bi-aldeak/@@download/image/89p8dolar.jpg
2012/12/13
berria
Txanponaren bi aldeak
109,5  bilioi dolar: gaur egun, diru kopuru hori dago norbanakoen esku mundu osoan. Dirutza horrek ia bikoiztu egiten du munduaren urtebeteko Barne Produktu Gordina (70 bilioi dolar), eta gutxitzen joan beharrean, handitzen ari da, gainera: iaz %5 hazi zen aberastasun hori, Boston Consulting Group taldeak plazaratutako txostenaren arabera. Beste muturrean, egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi behar duten milioika lagunak ditugu, eta oso bizi baldintza txiroetan bizi diren 3.000.000.000 lagunak. Diruaren hotsa… a ze lotsa!