Txalupa soinekoa

Honekin ez zara hondoratuko! Uretan flotatu eta alde batetik bestera mugitzea ahalbidetuko dizun txaluparekin fusionatzea da ideia; bat egitea. Jacqueline Bradley diseinatzaileak Drees Boat soinekoa dakar udararako. Herriko hondartzan edo igerilekuan izarra izango zara!