Txalaparta eta flamenkoa, biak bat

'La Pulga' euskal flamenko dantzariak 'Berriketan' proiektua du esku artean, euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proposamena. Larunbat honetan Sopelako Kurtzio Kultur Etxean ariko dira.
Perkusioa, gitarra eta 'kejio'ak oinarri dituzten erritmo flamenkoak txalapartarekin elkarrizketan entzuteko eta ikusteko aukera dakar La Pulga euskal flamenko dantzariaren Berriketan ikuskizunak. Alegria, buleria, tangoak, fandangoa… euskal sustraiekin nahastuta. Bi kulturen arteko zubigintza lan ausart, aberasgarri eta sentibera, inondik ere; energiaz betea.
Larunbat honetan –apirilak 23– Sopelako Kurtzio Kultur Etxean taularatuko dute, 20:00etatik aurrera.
La Pulga
Askoa Etxebarrieta (ezizenez 'La Pulga') 'bailaora' arabarrak dantza klasikoa ikasi zuen, ikastaro batzuen bitartez ezagutu eta flamenkoarekin maitemindu zen arte. Halaxe joan zen Granadara eta Sevillara kultur adierazpen honen sorlekuak ezagutu eta sakontzera. Zortzi urte igaro zituen hango interprete ezagunekin ikasten.
La Pulgak beste lau kide ditu abentura honetan bidelagun: Angel Lopez De Toro kantaor madrildarra, Aitor Escobar kitarrajole gasteiztarra, Mikel Aveiro nahiz Adrian Larrañaga txalapartariak eta José Gil 'Giliyo' perkusionista.