Txakurren morfologia aniztasuna uste baino askoz lehenagotik dator

Txakurren morfologia aniztasuna uste baino askoz lehenagotik dator Ikerketa baten arabera, txakurrak eta otsoak bereizten dituzten ezaugarri morfologikoak Holozenoaren hasieran agertu ziren, duela 11.000 urte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurren-morfologia-aniztasuna-uste-baino-askoz-lehenagotik-dator/@@download/image/Untitled design.png
2025/11/26

Testua: Maitane Legarreta

Ikerketa baten arabera, txakurrak eta otsoak bereizten dituzten ezaugarri morfologikoak Holozenoaren hasieran agertu ziren, duela 11.000 urte.
Txakurren morfologia aniztasuna uste baino askoz lehenagotik dator

Antzinako burezur ugari aztertu ostean, txakurrak eta otsoak uste baino lehen bereizi zirela argitu du Science-en argitaratutako ikerketa batek. Orain dela 11.000 urte ezaugarri propioak zituztela jabetu dira, gizakiekin elkarbizitzen hastearen ondorioz. 

Ikerketa honen arduradunek 643 burezur bildu eta aztertu dituzte, 50.000 urteko tartea hartuta. Hiru dimentsiotako ereduak eta teknika morfometriko aurreratuak erabili dituzte horretarako.
 
Horri esker, duela 11.000 urte inguru jada txakur-morfologia argia zela konturatu dira. Holozenoaren hasierako garai hartan ere, txakurrek aldakortasun fenotipiko nabarmena zuten, arraza modernoen hazkuntza selektiboko prozesuak baino askoz lehenagotik. 
 
Antza denez, gizakiek, klimak, historia demografikoak eta elikaduran izandako aldaketek eragin zuten morfologia aldaketa goiztiarra. Aniztasun fisiko handia, tamainan eta forman, ekarri zuen, eta azken mendeetako hazkuntzak areagoatu egin du joera hori.