Txakurrek emozioak hauteman ditzakete eta bere jabeen ispilu bihurtu

Txakurren maitaleek euren lagun iletsuak emozioak hautematen onak direla sentitzen dute eta ez dabiltza oker; triste gaudenean kontsolamendua ere eskaintzen digute eta! Hori jakinik, ez da harritzekoa ikertzaileek txakurren eta gizakien arteko konexioaz gehiago jakin nahi izatea. Ikerketa lan horiek emaitza harrigarriak eskuratu dituzte, txakurrak emozioak hautemateko gai direla baieztatuz. Beraz, ez, ez zen zure irudipena bakarrik.
Zenbait alderditan txakurrak haur txikiak bezala dira. Haurrek gurasoengan jokabide seinaleak bilatzen dituzten bezala, horietaz ikasteko, txakurrek ere horixe bera egiten dute. Kortisona mailak igoz erreakzionatzen badu gizaki batek egoera jakin baten aurrean, beldurra, amorrua edo antsietatea bezalako sentimenduak sortuz, txakurrak ere hori sentituko du. Aldiz, jabeek lasaitasunez jokatzen badute txakurrak ere horrela jokatuko du. Beraz, gure txakurraren antsietatea gurearen isla besterik ez litzateke zenbait kasutan.
Kutsatze emozionala deitzen diote adituek, eta bere oinarria alderdi eta jokabide psikologiakotan du, baina baita fisiologian ere. Ikerketek erakutsi dute txakurren usaimen gaitasuna ikusi daitekeenetik harago doala. Hain da horrela, zenbait txakur minbizia edo diabetesa usaintzeko gai dira. Baina emozioak usaintzeko ere trebetasuna dute eta horiekiko enpatia garatzen dute.
Honela, ikerketek erakutsi dute jabearengan kortisona mailak igotzen badira, animaliarengan ere igotzen direla, bien antsietatea handituz. Enpatia afektibo bat ere garatzen dute barrea edo negarra bezalako emozioekin.
Baina zer da hori? Enpatia afektiboa bere bizitzan rol garrantzitsua jokatzen duen pertsonaren sentimenduak ulertzeko gaitasuna da. Zentzu honetan, zenbat eta loturagoa izan pertsona bat bere txakurrarekin, animaliak orduan eta enpatia afektibo handiagoa eskuratuko du. Hau frogatzeko Macalesterreko Unibertsitateak txakurren erreakzioak aztertu zituzten euren jabeak negarrez edo barrez ikusi ondoren. Ohartu ziren txakurrek arreta gehiago jarri zutela negarretan euren estres mailak handituz eta euren jabeen sentsazio bertsua esperimentatuz. Adituek diote emozioak, nolabait, kutsakorrak direla. Txakurren kasuan beste izaki, kognitiboki konplexuago baten emozioa hautemateko gai dira.
Beharbada ez gara sekula gai izango gure txakurren garunean zer gertatzen den guztiz jakiteko, baina pixkanaka zenbait ideia faltsu eraisten goaz, hala nola, ziotenak txakurrak ez zirela mina edo bestelako giza emozioak sentitzeko gai. Noizbait txakur batekin konexio emozional bat sortzeko zortea izan baduzu badkizu zertaz ari naizen.