Txakurrak suzirietatik babesteko etxea!

Zuen lau hankako lagunek sufritu egiten al dute festak iristen direnean? Petardo eta suzirien soinuarekin ikaratuta bizi dira? Konponbidea ez da erraza, baina etxetxo honek lagundu dezake!
Antsietatea, takikardia, beldurra, ezinegona... eta kasu larrienetan, heriotza. Asko ez dira kontziente suziri eta petardoak txakurretan zein katuetan duen eragin ikaragarriaz. Kalean petardo eta suziriak botatzea debekatuta dagoen arren, festetan eztanda eta burrunba ikaragarria izaten da (bai, gizaki batzuentzat ere bai!).
Maskoten sufrimendua arintzeko, Ford-ek etxetxo hau diseinatu du: erabat intsonorizatuta dago, eta gure lagunei atsedena eskainiko die. Ideia ona, ezta?