Txakur eta katuak, logelakide apartak

Txakur eta katuak, logelakide apartak Lau hankako lagunarekin lo egiten duzu? Zure atsedenari mesede egiten ari zara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurrak-logelakide-apartak/@@download/image/dog_on_bed.jpg
2019/01/15
berria
Lau hankako lagunarekin lo egiten duzu? Zure atsedenari mesede egiten ari zara!
Txakur eta katuak, logelakide apartak

Zure etxeko animaliekin ohe berean egiten duzu lo? Lotsarik ez! Azken ikerketen arabera, zure maskotekin lo egiteak atsedenari mesede egin diezaioke. Hain zuzen, bikotekidearekin lo egitea baino hobea da etxeko iletsuekin lokartzea. Zergatik ote?

Anthrozoos aldizkariak argitaratu duenez, hiru dira animaliekin lo egiteak eragiten dituen onurak:

1) Gutxi mugitzen dira: Ez da beti ala izaten, baina normalean etxeko animaliek ez dituzte buelta asko ematen ohean. Hala, gure loa ere kalitate hobea du, eta hurrengo egunean hobeto esnatzen gara.

2) Errutina maite dute: Animaliekin batera bazoaz ohera, errazago beteko dituzu ordutegiak. Animaliek errutina maite dute, eta ondo dakite zein den oheratzeko zein jaikitzeko ordua!

3) Segurtasuna transmititzen dute: Animaliekin lo egiterakoan, seguru sentitzen gara; hain zuzen, animalien loa ez da gurea bezain astuna, eta beraz, soinuekin esnatu eta gertatzen denaz abisatzen digute. Alarmarekin lo egitea bezala da!