Txakurrak gai dira hizkuntza ezberdinak ezberdintzeko

Txakurrak gai dira hizkuntza ezberdinak ezberdintzeko Ondorio honetara iritsi da txakurrekin egindako azken ikerketa batean, gainera zentzurik gabeko hitzak ere atzemateko gai omen dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurrak-gai-dira-hizkuntza-ezberdinak-ezberdintzeko/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-17 a las 7.56.21.png
2022/01/17

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ondorio honetara iritsi da txakurrekin egindako azken ikerketa batean, gainera zentzurik gabeko hitzak ere atzemateko gai omen dira.
Txakurrak gai dira hizkuntza ezberdinak ezberdintzeko

Aurikularrekin, 18 txakur zain zeuden isiltasunean, erresonantzia magnetiko bidez irudiak sortzen dituen makina bat euren buruak aztertzen ari zen bitartean. Bat-batean emakumezko baten ahotsa entzun zuten esaldi bat irakurtzen, hasieran gaztelaniaz gero hungariarrez. Lehen hizkuntza ez zitzaien arrotza egiten txakurren erdiei, hungariera ere ez, beste erdiei. Ez erdi batek ezta besteak ez zuten sekula beste hizkuntza entzun. 

Zer lortu nahi zuten ikertzaileek txakurrek bi hizkuntza hauek entzunda? Bada, justu, gertatu zena: ikusi non eta nola argitzen ziren garuneko gune ezberdinak hizkuntza ezaguna edo ezezaguna baldin bazen. 
Eta, hain zuzen ere, espero zuten emaitza eskuratu zuten ikertzaileek: garuneko eskanerrek erakutsi zuten hizkuntza ezaguna edo ezezaguna entzuten zutenean garuneko gune ezberdinak aktibatzen zirela txakurrengan.

Gainera, hasieran entzun zuten emakume ahotsa, tanpez, zentzurik gabeko hitzak esaten hasi zen. Momentu horretan, hizkuntzekin pasa zenaren antzeko zerbait gertatu zen. Animalien garunak patroi ezberdinak sortu zituen zentzurik gabeko hitzentzat, honela, ohiko hizkuntzak asmatutako hitzetatik bereizteko gai zirela frogatu zen. 

Ondorioa, beraz, garbia da: Txakurrak gai dira hizkuntza ezberdinen artean ezberdintzeko eta baita zentzurik gabeko hitzak bereizteko ere. Aspalditik susmoa baduzu beraz, zure txakurrak uste duzuna baino gehiago ulertzen dizula, beharbada horrela da.