Txakurra boto-emaile?

AEBetako boto-emaileen erregistroan izena ematea oso gauza erraza omen da. Gehiegizko erraztasun horiek salatzearren, Jane Balogh izeneko emakumeak sistema bitxia aukeratu zuen: bere txakurra, Duncan, hautesle-erregistroan inskribatzen saiatu zen. Boto-emaileen erregistroan izena emateko eskabidearekin batera, identitate-agiri gisa, txakurraren izenean jarritako argindarraren faktura aurkeztu zuen Baloghek, eta sinaduraren ordez, txakurraren oinatzak. Funtzionarioa amarruaz jabetu zen, eta, tamalez, txakurra bozkatu gabe geratuko da. Hori bai, Baloghek isun ederra ordaindu beharko du.