Txakur tabakozalea

Txakur tabakozalea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakur-tabakozalea/@@download/image/69p5_2.jpg
2012/12/13
berria
Txakur tabakozalea
Albaitariak zur eta lur geratu dira Wolfgang Treitler austriarraren txakurraren berri izan dutenean. Treitler aspaldi ohartu zen bere txakurraren adikzioaz, baina denborarekin, kontuak okerrera egin du. Txakurrak hamar zigarro jaten ditu egunero, beti era berean, gainera: lehendabizi tabakoa jaten du, gero papera, eta azkenik, iragazkia mastekatzen du. Antza denez, tabakoak bizitza luzatu dio txakurrari: 22 urte ditu dagoeneko!