Txakur Gorriak, Sormen Kolektiboak, “Orainmenean” estreinatuko du Euskararen Etxean

Txakur Gorriak, Sormen Kolektiboak, “Orainmenean” estreinatuko du Euskararen Etxean Bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat josi dute; urriaren 8an estreinatuko dute, Bilboko Euskararen Etxean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakur-gorriak-201corainmenean201d-estreinatuko-du-euskararen-etxean/@@download/image/HIZKIBRIDOAK_Urr_8_fb-730x355.jpg
2020/09/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat josi dute; urriaren 8an estreinatuko dute, Bilboko Euskararen Etxean.
Txakur Gorriak, Sormen Kolektiboak, “Orainmenean” estreinatuko du Euskararen Etxean

Bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat josi du Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izenburuko ikuskizunean, eta urriaren 8an estreinatuko dute, Bilboko Euskararen Etxean, 19:30etik aurrera. Ekitaldia Hi(ZKI)bridoak zikloaren baitan egingo da.

Halaber, ekitaldia streaming bidez ere zabalduko da, Euskararen Etxearen Youtube kanalaren bidez.

Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko ahalegina egin dute, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai”.

Sarrerak doakoak izango dira, eta telefonoz erreserbatu beharko dira, 944 028 081, bi sarrera gehienez. Erreserbak irailaren 21etik aurrera egin ahalko dira, ordutegi honetan: astelehenetik larunbatera, 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.

Info gehiago: EUSKARAREN ETXEA.