“Two phazed people” ***

“Two phazed people” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/two-phazed-people/@@download/image/horace_andy_alpha.jpg
2009/12/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Horace Andy and Alpha
102.zenbakia
Massive Attack taldearen jarraitzaileei pozik egoteko arrazoirik ez zaie falta. Zortzi urtez elkarrekin aritu ostean, Horace Andy reggae abeslariaren eta Bristolgo Alpha taldearen arteko elkarlanaren emaitza kaleratu dute. Disko honetan, Massive Attackekin bezalaxe, Horace Andyk bere ahots goxoa eta sakona ekarri du; oinarri erritmikoez, ordea, Alpha taldekoak arduratu dira. Bristol soinua bezala ezagutu zen horri jarraituz, diskoan dub ilun eta sakona atzeman daiteke, base eta efektu elektroniko geldo eta ketsuekin nahastuta. Sentimenduak musikaren hizkuntzan adierazita.