Twitterrek hegoak moztu dizkio Vineri

Twitterrek hegoak moztu dizkio Vineri https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitterrek-hegoak-moztu-dizkio-vineri/@@download/image/161027144921-wh_1477649149.jpg
2016/10/28
berria

Sare sozialak adierazi du video motzakpartekatzeko appa itxiko duela datotzen hilabeteetan; azken datuen arabera,erabileran beheraka egin du nabarmen.

 

Vine erabiltzeari utziko dio Twitterrekdatozen hilabeteetan; sare sozialak iragarri duenez, sei segunduko bideoakpartekatzeko aukera eskaintzen duen appa itxiko du, nahiz eta webgunea irekitamantenduko duen. Antza denez, Vineren erabilera nabarmen jaitsi da iazkourritik hona; Periscope bezalako appen sorrerak kalte nabarmena egin dio.

 

Behin eta berriro errepikatzen diren seisegunduko bideoak egiteko aukera eskaintzen du Vinek, eta ikaragarrizkoarrakasta izan zuen 2013an sortu zutenean; dena den, 200 milioi erabiltzaileenzifrak ez du gora egin iaztik. Snapchat eta Instagram aplikazioek ere, ez dioteonik egin.

 

Dom Hofman Vineren sortzaileetako batenesanetan, Twitterrekin zuten lotura izan da orain arte aplikazioa aurreraeramateko gakoa, eta eskerrak eman dizkie hiru urtetan appa erabili dutenerabiltzaile guztiei. Hain zuzen, Twitterren bideoak igotzeko gabezia betetzekojaio zen Vine. Oraingoz, lanpostuen %9 murriztuko du Vinek, aurrera egiteko.