Twitterrek biralizatutako liburua

Twitterrek biralizatutako liburua Inork ez zuen Emilio Ortegaren liburua erosi, Twitterren gomendatu zuten arte; orain, stock-a agortu du. Harrigarria! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitterrek-biralizatutako-liburua/@@download/image/566736_1.jpg
2018/05/11
berria
Inork ez zuen Emilio Ortegaren liburua erosi, Twitterren gomendatu zuten arte; orain, stock-a agortu du. Harrigarria!
Twitterrek biralizatutako liburua

El mundo a los ochenta años eleberria aurkeztu zuen Emilio Ortegak Almeriako Liburu Azokan. Ez zuen ale bakar bat ere saldu.  @Jotamerrick Twitterreko erabiltzaileak ferian ezagutu zuen, eta bertan adierazi zion Ortegak ez zuela libururik saldu. Ale bat oparitu zion, dirurik onartu gabe. Liburua irakurtzen hasi, eta bizitza gogor zein harrigarri baten kontakizun ederra deskubritu zuen. Hunkiturik, Twitterren zabaldu zuen, liburua gomendatuz; eta, sareko mirariak! Mezua lau haizeetara zabaldu da, eta Ortegak stockean zituen liburu guztiak saldu ditu.

 

Hala, 80 urteko gizon anonimo bat eta 150 jarraitzaile zituen Twitterreko erabiltzaile batek lortu dute oharkabean igarotako liburu bat birala bihurtzea. Harrigarria, ezta?

 

 

Hace un par de días conocí a una persona muy especial en la feria del libro de Almería que ha escrito un libro con 80 años en los que habla de su dura infancia, la vida, las religiones, Dios y la sociedad entre otros temas... pic.twitter.com/4TErlANq6T

— Jota Merrick (@JotaMerrick) 2 de mayo de 2018