Twitter, zertan ari zara?

Twitter, zertan ari zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitter-zertan-ari-zara/@@download/image/75-p14_1364242797.jpg
2007/06/01
erreportajea
Gorka Julio
Twitter, zertan ari zara?
Twitter (http://www.twitter.com) Interneten sortu berri den komunikazio tresna da. Edozein unetan zer idazten ari zaren adierazten du Twiterrek. Mezuak pribatuak edo publikoak izan daitezke; lehenengo kasuan, BAKARRIK zure lagunek irakurri ahal izango dute idazten ari zarena, eta bigarren kasuan, aldiz, edonork.  

Twitter (http://www.twitter.com) Interneten sortu berri den komunikazio tresna da. Edozein unetan zer idazten ari zaren adierazten du Twiterrek; baina, beti ere, 140 karaktereko mezuetan gehienez. Mezuak pribatuak edo publikoak izan daitezke; lehenengo kasuan, zure lagunek besterik ezin izango dute irakurri zu idazten ari zaren hori, eta bigarren kasuan, aldiz, edonork. Beraz, tresna honi esker, zure lagunek edozein momentutan jakin dezakete zu zer egiten ari zaren. Tresna berri hau izugarri zabaltzen ari da, eta zalantza dago moda kontua ote den. De-na dela, aukera interesgarriak ematen dituela iruditzen zaigu.

twitter.cometik kanpora ere, konektatuta
Lagunek idazten dutena jarraitzeko, twitter.com webgunera sartzea da normalena. Hala ere, Twitter haratago doa. Gure sa-keleko telefonoaren eta berehalako mezularitzaren bidez mezuak bidaltzeko eta jasotzeko aukera dugu. Webgune nagusitik haiek aktiba ditzakegu, eta edozein momentutan,  mezuak jaso nahi ditugun ala ez adierazi dezakegu. Beharbada, batzuetan, webgunetik jarraitu nahi izango ditugu mezuak, baina kalean gabiltzala ere, sakeleko telefonotik lagunen mezuak jarraitzeko aukera izango dugu.

Twitterren aplikazioak
Twitterren inguruan hainbat aplikazio sortu dira. Tresna txiki hauetako zenbaitek erraztu egiten dute Twitterren idaztea eta irakurtzea. Hona hemen haietako zenbait:
Twiterrific: http://iconfactory.com/software/twitterrific: Mac OS X.
•
Twitteroo: http://rareedge.com/twitteroo/: Windows.
•
Gtwitter: http://code.google.com/p/gtwitter/: GNU/Linux.
•
Twitterbar: http://spatialviews.com/twitterbar: Firefox nabigatzailearentzako gehigarria.
•
Twittervision: http://twittervision.com/: mapa baten bidez, Twitte-rreko erabiltzaileak zer esaten ari diren ikusteko aukera ematen du.
•
Twitterfeed: http://twitterfeed.com/: Edozein jario —zure bloga, adibidez— Twitterrekin sinkronizatzeko aukera ematen du, bertako azken mezuak automatikoki idazteko.
•
Autotwit: http://www.autotwit.com/: Twitter mezuak prestatzeko eta haiek ordu jakin batean bidaltzeko programa.
•
Twitterverse: http://www.twitterverse.com/: Twitterren zertaz hitz egiten ari diren ikusteko webgunea.
•
Twitterment: http://twitterment.umbc.edu/: Twitterren idatzitakoan bilatzeko, eta bi hitzen arteko agerpenen konparaketa egiteko lekua.

Sar zaitez twitter.com webgunean eta kontu bat ireki ezazu. Nahi izanez gero, lagun bezala gehitu nire erabiltzailea (http://twitter.com/teketen): bertan izango nauzue zain.