Twitter-ek hartutako neurriak ez dira nahikoa eta albiste faltsuen kopurua haziz doa

Twitter-ek hartutako neurriak ez dira nahikoa eta albiste faltsuen kopurua haziz doa Trump joan bada ere, "fake news" edo albiste faltsuen kopurua haziz doa sare sozialetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitter-ek-hartutako-neurriak-ez-dira-nahikoa-eta-albiste-faltsuen-kopurua-haziz-doa/@@download/image/fake-news-illustration1200.jpg
2021/02/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Trump joan bada ere, "fake news" edo albiste faltsuen kopurua haziz doa sare sozialetan.
Twitter-ek hartutako neurriak ez dira nahikoa eta albiste faltsuen kopurua haziz doa

Komunikabideak balira bezala azaltzen diren iturri iruzurtiak haziz joan dira Twitter eta Facebook bezalako komunikazio plataformetan, nahiz eta Twitter-ek hauek zabaldu ez daitezen neurriak hartu dituen. 

German Marshall Fund erakundeak burututako ikerketa baten arabera sare sozialetan albiste faltsuak etengabe haziz doaz. Twitter-en kontu faltsu batzuk benetakoak bezala identifikatu zituelako gertatu zen hau. Alta, kontu hauek, etengabe informazio iruzurtia zabaltzen zuten webgunean partekatzen zituzten. 

Webgune hauen edukiak tontorra eskuratu zuen iazko laugarren hiruhilekoan, 47 milioi pertsonek albiste faltsuen txioak partekatuta. Facebook-en kasuan albiste faltsuekin elkarrekintzak bikoiztu egin dira beste urteekin alderatuz. Honela, 2020ko azken hiruhilekoan 1.200 milioi elkarrekintza burutu ziren gezurrezko albisteekin. 

Hori dela eta, ikerketak ondorioztatzen du, sare sozialek joera hau geratzeko hartutako neurriak erabilgarriak badira ere, ez direla eraginkorrak izan. Adi bada, sarean irakurtzen duzunarekin!