Twitch-eko sortzaile euskaldunak bultzatzeko kanpaina abian; #3000Twitz

Twitch-eko sortzaile euskaldunak bultzatzeko kanpaina abian; #3000Twitz Euskal bideo-joko zale komunitateak Game Erauntsia Elkartearekin batera Twitch plataforman euskara eta sortzaile euskaldunak ikusarazteko kanpaina abian jarri dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitch-eko-sortzaile-euskaldunak-bultzatzeko-kanpaina-abian-3000twitz/@@download/image/IRUDIA 3000Twitz.jpg
2020/11/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Euskal bideo-joko zale komunitateak Game Erauntsia Elkartearekin batera Twitch plataforman euskara eta sortzaile euskaldunak ikusarazteko kanpaina abian jarri dute.
Twitch-eko sortzaile euskaldunak bultzatzeko kanpaina abian; #3000Twitz

Duela hilabete gutxi Nebukai gamerrak GAZTEZULOn kontatu zigun moduan, ez da erraza gamer munduan euskaraz aritzea; horregatik, eskaera jarri zuen martxan, Twitch-en zuzenekoak euskaraz egin ahal izateko. Ez da eskaera hau egin duen bakarra, eta horregatik, Game Erauntsia Elkarteak #3000Twitz kanpaina jarri du martxan, Twitch plataformako sortzaile euskaldunak bultzatzeko helburuarekin. Ekitaldia azaroaren 28an hasiko da eta aste batez hainbat euskal sortzaile sustatuko dira. Azaroaren 5ean 24 orduko maratoia emitituko da. 

Kanpainaren izena Twichek euskara hizkuntza ofizial bezala gehitzeko eskaerari lotuta dago. Izan ere, katalana hizkuntza ofiziala bihurtzea lortu zuten ia 3000 boto lortu ondoren. Horrela bada, kanpainaren helburua 3000 boz lortzea da.

NOLA LORTU HELBURUA?

Azaroaren 28tik abenduaren 4ra bitartatean hainbat zuzeneko emanaldi zabalduko dira. Hauek bideo-jokoen partidak, gitarra saioak, irratsaioak, umorea, hitzaldiak eta rol partidak izango dira. Euskal bideo-joko komunitateko streamerretaz gain hainbat kultur eta gizarte eragileek beraien edukiak gehituko dituzte, besteak beste Sutan Bang kolektiboa, Baxe Nafarreko Kanaldude tokiko telebista eta Naiz Irratia.

EUSKARAREN EGUNAREKIN BAT

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatzeko Arkkuso eta Aiora Probatxoa youtuberrak eta Nebukai streamerrak elkarrizketa saio bat antolatu dute. Kai Nakai, Dylan Inglish, Aitziber Garmendia eta c elkarrizketatuak izango dira. Horretaz gain, ekimenak jendarteko beste sortzaile batzuen kolaborazioak izango ditu ere.

24 ORDUKO MARATOIA

Abenduaren 5ean kanpainari amaiera emango zaio 24 orduko maratoi batekin. Besteak beste Game Erauntsia Elkarteak Rocket League bideo-jokoaren txapelketaren finala eskeiniko du zuzenean.