Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi? Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twitch-eko-euskal-komunitate-anitz-eta-kalitatezkoa-ezagutu-nahi/@@download/image/euskal-twitch_burutu-.png
2021/08/02

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak.
Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Zerrenda egunetik egunera luzatzen doa eta egun gai ezberdin ugariz aritzen diren streamer euskaldunak aurkitu daitezke. Hona hemen guk topatu ditugunak. Besteren bat ezagutzen duzu? 

Pubguitar https://www.twitch.tv/pubguitar
Gitarra jotzeko irakasle bila bazabiltza, hementxe duzu bat eta euskaraz, gainera! YouTuben ere gitarra tutorialak ditu. Twitch-en, ordea, tutorialez gaindi, inprobisazioa eta gogoetak aurkituko dituzu, eta, gainera, dituzun zalantzak zuzenean galdetzeko aukera ere izango duzu! 

Iratimatelo https://www.twitch.tv/iratimatelo 
Musikarekin jarraituz, Iratik musika sortzen du eta Twitch-en bidez bera entzun nahi duen ororekin partekatu. 

Andonirock https://www.twitch.tv/andonirock 
Musikaz ari garenez, ezin Andoni Ollokiegiren kanala aipatu gabe utzi. Musikaz eta beste edozertaz hitz egiten du bere kanalean, baina metal zalea bazara, hau da zure lekua, Andoniren estilo kutunenen artean dago eta!

Gamerauntsia https://www.twitch.tv/gamerauntsia 
Twitch bideo-jokoen komunitate bat bezala hasi zen hasieran, egun edonolako gaiak lantzen dituzten sortzaileak badaude ere. Beraz, ezin genuen Game Erauntsia aipatu gabe utzi, hainbat lekuetatik bideo-jokoen berri euskaraz ematen sekulako lana egiten baitu.

Nebukaixo https://www.twitch.tv/nebukaixo 
Bere, gaztelerazko Nebukai kanala ezagunagoa da akaso, baina bazenekin noizean behin Nebukaixo kanalean euskara hutsean ere aritzen dela? Bideo-jokoez eta bizitzaz aritzen da bertan. 

Andromeda2030 https://www.twitch.tv/andromeda2030 
Andromeda2030 erabiltzailea ere bideo-jokoez aritzen da. Beraz, gustuko badituzu hasi jarraitzen! 

antuKun https://www.twitch.tv/antukun 
Erabiltzaile hau software garapenen inguruan mintzatu ohi da, baina batzuetan bideo-jokoez edota musikaz ere aritzen da. 

ardobeltza000 https://www.twitch.tv/ardobeltza000 
Aipatu dugu Twitch-en bideo-jokoei buruzko kanalak direla nagusi. Bada euskal komunitatean ere hori nabari da. Hemen bideo-jokoei buruzko beste bat. Gamer euskalduna bazara zorionekoa zu!

arruartegamer3 https://www.twitch.tv/arruartegamer3 
Beste euskal gamer bat. Fortnite, Clash Royale, Valorant eta Brawl Stars dira berriki zuzenean aipatu eta jokatu dituen jokoak. 

Haur zenetik jolasten omen du bere deskribapenean kontatzen duenez. Esperimentatutako euskal gamer-a dugu!
 
Super Mario World 2: Yoshi’s Island bezelako jokoen zuzenekoak egiten ditu beste askoren artean. 
 
Mahai-jokoen bertsio digitalak ditu gustukoen gamer honek. Beraz, askotan azaltzen dira bere txokoan. Historia ardatz duten jokoak ere atsegin ditu, golf jokoak eta indieak. Joko lasaiak, oro har. 
 
Bideo-jokoez eta oro har edozertaz euskaraz naturaltasun oso aritzen da streamer hau. 
 
Rubik kuboak da bere berezitasuna, baina oro har bideo-jokoetaz aritzen da. 
 
Game Erauntsiko kidea da eta beraz, bideo-jokoak eta euskara uztartzen ditu bere txokoan. 
 

Ibila87 https://www.twitch.tv/ibila87 
Bideo-jokoetan zuzenean jokatzen duen beste bat. PS5 eta Nintendo Switch-eko jokoak aipatzen ditu batez ere. 

il4rgi_ https://www.twitch.tv/il4rgi_ 
Betidanik dela bideo-jokoen zalea dio. Bere PS4tik zuzenean zure pantailara. Gitarra-jolea ere bada, noizean behin gitarra ere joko du beharbada! 

ionliz https://www.twitch.tv/ionliz 
Batez ere Nintendo jokoetan espezializatutako euskal gamer-a. 

KafearenSemea https://www.twitch.tv/kafearensemea 
Bideo-jokoez eta beste edozertaz aritzen den streamerra

Landeths https://www.twitch.tv/landeths 
Nahi gabeko streamer-a dela dio bere deskribapenean. Dirudienez, ordea, gustua hartu dio eta bertan aritzen da bideo-jokoez. 

lastotxapel https://www.twitch.tv/lastotxapel 
Euskara eta gaztelania aldi berean uztartzen ditu bideo-jokoetan jolasten duen bitartean. 

RekiSab https://www.twitch.tv/rekisab 
Bideo-jokoetaz beste kanal bat gehiago. Fall Guys, Pokemon Unite eta Zelda jokoetan aritu da azkenaldian. 

river_rock_ https://www.twitch.tv/river_rock_ 
Boomer jokalaria dela dio, edozertara jokatzen du: Dota2, AoE, Xakea, Rol jokoak…

SatanTxiki4 https://www.twitch.tv/satantxiki4 
Bideo-jokoez aritzen den beste bat, beharbada Dragoi Bolaz ere arituko da noizbait! 

Suspekain_ https://www.twitch.tv/suspekain 
Bideo-jokoetan jolasten duen bitartean berarekin hitz egin daiteke naturaltasun osoz. Azkenaldian Sekiro: Shadows Die Twice eta Fall Guys: Ultimate Knockout.

TheProdigyEH https://www.twitch.tv/theprodigyeh 
Zuzenekoetan bideo-jokoetan aritzeko Twitch erabiltzen du, bestela bere YouTube kanala ere badu. 

zitalko https://www.twitch.tv/zitalko 
Euskaraz jolasten duen beste erabiltzaile bat joko ezagunak eta indieak uztartuz.  

Arkkuso https://www.twitch.tv/arkkuso 
Iruñe, gure kolaboratzaile maitea, streamerra ere bada. Antigamer-a bezala definitzen da bertan. Bere helburua: Ondo pasatzea. Edozertaz solasaldiak eskaintzen ditu, une atsegin bat igarotzeko. 

GAZTEZULO https://www.twitch.tv/gaztezulo 
Gure kolaboratzailea aipatu dugunez, ezin aipatu gabe utzi gure Twitch kontu propioa badugula. Oraingoz, gure Bideo Lehiaketako irabazleen berri eman genuen bertatik zuzenean, soilik. Baina adi! Laster ezusteko gehiagorekin itzuliko gara eta! 

AioraProbatxoa https://www.twitch.tv/aioraprobatxoa 
AioraProbatxoa askok YouTube-ko katetik ezagutuko duzue, gure YouTuber ezagunenetakoa baita, euskaraz ere horrelakoak egin zitezkeela erakutsi zuen aitzindarietako bat. Egun, noizean behin, Twitch-en ere zuzenean aritzen da. 

kukulumutxun_sumoeuskaraz https://www.twitch.tv/kukulumutxun_sumoeuskaraz 
Sumoa urrun geratzen zaigun kirola da. Baina zer esango zenidake Sumo txapelketak euskaraz gozatzeko aukera izango bazenu? Hauxe eskaintzen dizu txoko honek. 

Sutanbang https://www.twitch.tv/sutanbang 
Eduki digitalak euskaraz sortzeko elkartu diren friki kuadrilla bezala definitzen dira. Batu zaitez zu ere!