Twist

Twist https://www.gaztezulo.eus/albisteak/twist/@@download/image/2012327245Twist_Harkaitz_Cano.jpg
2012/03/02
kritika
Testua: Irati Murua
Idazlea: Harkaitz Cano
127.zenbakia
80ko hamarkada hamarkada iluna izan zen oso, eta hain zuzen Harkaitz Canok 83an kokatu du bere nobela berria. Lazkano protagonistaren ikuspuntutik kontatzen da lagun zituen Soto eta Zeberio erail eta desagertuekin gertatua. Horren inguruan harilkatzen da trama pittinka, eta Canok dioen moduan, “zeinen ederra den galduta egon izanaz jabetzea jada bat galduta ez dagoenean”. Halako zerbait da, bitxia eta interesgarria. Guztiz gomendagarria.