"Twilight" sagaren animaziozko telesaila iragarri du Netflix-ek
Orain dela hamasei urte estreinatu zen Twilight. Denbora pasa bada ere, oraindik zer esana ematen jarraitzen du. Bada, saga ezaguna pantailetara itzuliko da Netflix-i esker. Streaming plataformak Midnight Sun liburuaren moldaketa bat garatzen ari omen da. Eleberri hau 2020an argitaratu zen, eta lehen liburuaren berrinterpretatzio bat da, Edward Cullen-en ikuspegitik.
Zale askok uste dutenaren aurka, bertsio berri hau ez da pelikula bat izango, telesail bat baizik. Sinead Daly, Tell Me Lies eta The Walking Dead: World Beyond izenburuen gidoilari eta ekoizlea izango ari da moldaketa lanetan . Stephenie Meyer, sagaren idazlea, ekoizle exekutiboa izango da Fickle Fish Films-eko Meghan Hibbet-ekin batera. Oraingoz hori da zabaldu den informazio bakarra.